eguzki-panel baino gehiago

Lehenengo eguzki plakak instalatu dituzte EKIANen

2019ko apirilean lanak hasita, “La lágrima” izeneko lursaileko zoruaren egokitzapenean oinarritu ziren lehen lanak; Arasur plataformaren barruan dagoen lursail horrek izaera industriala du eta bertan eguzki-panelak jartzeko behar izan diren lanak burutu dira, lurzorua eta desnibelak egokitzeari begira gehienbat.

Horretarako, orotara, 150.000 m3 lur mugitu dira, lursailean bertan  birkokatu direnak; hartara, lurra leku batetik bestera mugitzeko garraioaren eragina nabarmen murriztu zen.

Euskadiko eguzki energia parke handienari izena ematen dio EKIANek. Arabako lurralde historikoko hegoaldean kokatzen den parke fotoboltaikoa. Energia garbiaren eta energia trantsizioaren aldeko apustua Euskadin.

2030 urterako trantsizio energetikoa helburu duen proiektuarekin bat egiten duen ekimena